43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-695

Cementos Portland Valderrivas SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Cementos Portland Valderrivas SA.

Xedea: harrobi bat ustiatzetik datozen hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Troskera erreka.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Olazti (Nafarroa).

Hondakin uren zenbait isuritarako baimena eskatzen da. Urteko gehieneko bolumena 700.225 m³-koa da, eta behin araztu ondoren urak Arakil ibaira isurtzen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko abenduaren 22an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1802173