4. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARKALAIN

Belarren errentamendua

Markalaingo Kontzejuak gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, herri-larre guztiak eta hermendia errentan emateko, zortzi urteko eperako, udal bulegoetan diren baldintzei jarraikiz.

Proposamenak Txulapain ibarreko Udalean aurkeztuko dira, 2018ko urtarrilaren 19ko 12:00ak baino lehen. Legez ezarritako denboran eta moduan aurkeztutako proposamenak 2018ko urtarrilaren 22an irekiko dira, 12:15ean.

Markalain, 2017ko abenduaren 27an.–Alkatea, Reyes Aldaz Larrainzar.

Iragarkiaren kodea: L1715173