2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDAZUBI
Egiturazko aldaketa Udal Planean, Landibar auzoko erdigunean
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak abenduaren 28ko 148E/2017 Foru Aginduaren bidez (2018ko otsailaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua), behin betiko onetsi zen Urdazubiko Plangintzan Landibar auzoko erdigunea hiri-lur gisa sailkatzeko eta bere ordenazio baldintzak jartzeko egiturazko aldaketa.
Hirigintzako araudia argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatua bete beharrez.
Urdazubin, 2018ko otsailaren 7an.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.
ERANSKINA
Udal Plan Orokorra. Onetsitako Araudia (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1801836