39. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, norgehiagokako araubideari jarraikiz,
LGTBI taldeentzako diru-laguntzak emateko 2018ko deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) kontsulta daiteke. DDBN (identifikazioa): 385851.

Iruñeko irabazi-asmorik gabeko LGTBI elkarte, talde eta entitateei diru-laguntzak ematea, honako proiektu hauek finantzatzeko: lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexualen aukera berdintasuna, parte-hartzea eta presentzia sustatzea gizartean, ekonomian, kulturan eta lan munduan, erabateko gizarteratzea gerta dadin, baita hori bultzatuko duten azterlanen eta dokumentazioaren ezagutza, ikerketa eta zabalkundea ere 2018an.

Iruñean, 2018ko otsailaren 13an.–Berdintasuneko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Laura Berro Yoldi.

Iragarkiaren kodea: L1802129