39. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Aldaketa puntuala Udal Planeko egiturazko determinazioetan. Hasierako onespena

Larraungo Udalak, 2018ko ilbeltzaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin behingoz onestea Larraungo Hirigintza Planaren aldaketa egiturazko determinazioetan. Horren xedea da Aldazko 18. poligonoko 184. lursailaren zati bat hiri-lurzoru ez finkatu gisa sailkatzea. Gaur egun lursail horren zati bat 804’04 m² hiri lurraren barnean dago, beste zati bat 5.439’19 m² lurzoru urbanizaezinaren barnean dago, “emankortasun ertaineko” gisa. Eskaera Juan Cruz Martirena Sagastibeltza jaunak sustatua da, Promociones Ollin Sustapenak 2004 S.L.ren izenean, eta agiria José Javier Herrera González arkitekto jaunak sinatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.2 eta 70. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Larraunen, 2018ko otsailaren 3an.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1802116