39. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak hasiera batean onetsi ziren 2017ko abenduaren 18an. Horren iragarkia 2017ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 28an, baita iragarki oholean ere. Jendaurreko aldia igaro denez inork espediente horren aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, Lakuntzako Udalak, 2018ko otsailaren 12an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zituen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat. Espediente horretan atal hauek agertzen dira:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 428.480,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 253.570,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 8.190,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 161.100,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 115.200,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 41.100,00 euro.

Guztira: 1.007.640,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 278.800,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 40.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 178.520,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 406.148,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 107.210,00 euro.

Guztira: 1.010.678,00 euro.

Lakuntzan, 2018ko otsailaren 14an.–Alkate udalburua, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L1802181