39. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, oinarri arautzaileena, bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizasemeen arteko egiazko berdintasuna erdiesteko, 2018an proiektuak eta jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko Lizarrako elkarte eta entitateei diru-laguntzak emateko

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 385852.

Deialdi honen xedea da bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizasemeen arteko berdintasuna erdiesteko bidean aurrera egiteko 2018an proiektuak eta jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko Lizarrako emakumeen elkarteendako eta beste entitateendako Lizarrako Udalak emanen dituen diru-laguntzak arautzea.

Diru-laguntza honen xedea bizitzaren esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen eta neskatoen ahalduntzea sustatzea da eta bazterkeriaren kontra aritzea, emakumeek haien eskubideak osotara baliatzea erraztuz.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 6.250 euro.

Eskaerak aurkezteko lehen eguna: oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 20 egun baliodun, deialdi honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Justifikazioaren muga-eguna: 2018ko abenduaren 10a.

Lizarran, 2018ko otsailaren 13an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1802127