39. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2018an

Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan xedatuarekin bat, aditzera ematen da 2018ko Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (lehen zirkulazioaren gaineko zerga zena) kobratuko dela.

Zerga hori ordaintzeko borondatezko epea ezartzen da: 2018ko otsailaren 27tik 2018ko martxoaren 27ra, biak barne.

Helbideratutako ordainagiriak 2018ko martxoaren 22an kobratuko dira.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Caparrosoko Udalaren kontuetan ordainduko dira, Caixabank edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako borondatezko epean. Ohartarazten da ezen epe hori iraganik ordaintzeke dauden ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko direla, dagozkien errekargu eta korrituak aplikatuta.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Caparroson, 2018ko otsailaren 12an.–Alkate udalburua, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1802097