39. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

12/2018 FORU AGINDUA, otsailaren 13koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita otsailaren 8ko 10/2018 Foru Aginduan atzemandako akatsa.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren otsailaren 8ko 10/2018 Foru Aginduaren bidez, xedatu zen kargutik kentzea, berak eskatuta, Fernando Izco García, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuko Garapen Ekonomikoko, Enpleguko, Hezkuntzako, Kulturako eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako arloetako Proiektuen Ataleko burua.

Akatsa ikusirik xedapen zatiko 1. puntuan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat (ezartzen baitu ezen administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituztela beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak), bidezkoa da akats hori zuzentzea.

Horiek horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Otsailaren 8ko 10/2018 Foru Aginduan atzemandako akatsa zuzentzea (foru agindu horren bidez xedatu zen kargutik kentzea, berak eskatuta, Fernando Izco García, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuko Garapen Ekonomikoko, Enpleguko, Hezkuntzako, Kulturako eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako arloetako Proiektuen Ataleko burua), honela:

Honako hau dioen tokian:

“2016ko otsailaren 16ko ondorioekin.”

Honako hau behar du:

“2018ko otsailaren 16ko ondorioekin.”

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuari, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko otsailaren 13an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1802151