39. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Laburpena, autoenplegua sustatzeko diru-laguntzen
2018ko deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index) BDNS (Identifikazioa): 385741.

A) Onuradunak: Barañainen erroldatutako langile autonomoak, enpresa jarduera Barañaingo udalerrian egin eta bertan hasi dutenak (2017ko abenduaren 1etik 2018ko azaroaren 30era). Orobat, elkarteren baten partaide direnak, hura irregularra, erantzukizun mugatukoa eta abarrekoa dela ere.

B) Xedea: autoenpleguaren bidezko ekimenak sustatu nahi ditu eta edozein motatako ekimen berritzaileak abiarazten lagundu, horretarako bi laguntza lerro erabiliz:

1. lerroa: norberaren kontura ezartzen lagundu.

2. lerroa: banan-banako laguntza eta aholkularitza, eta berdintasun planak.

C) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Barañaingo Udalaren webgunean, bai eta Udal Telezentroan, Lurgorri kaleko 12-14 zenbakian, 31010 p.k., Barañain, 948197295 telefonoa.

D) Zenbatekoa: 35.000 euro, bi lerroetarako.

E) Eskaerak aurkezteko epea: deialdi honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialen argitaratzen denetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea 2018ko abenduaren 7an amaituko da.

Barañainen, 2018ko otsailaren 12an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1802128