39. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 527. lurzatiarena (UE38A). Behin betiko onespena

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan denez 1. poligonoko 527. lurzatiaren xehetasun-azterketaren hasierako onespena argitaratu zenetik 2017ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26an, sustatzaileak Aintzane Gorrotxategi, German Zelaia eta Blanca Esther Galarza baititu.

Bakaikuko Udalak, 2018ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea 1. poligonoko 527. lurzatiko xehetasun-azterketa, Aintzane Gorrotxategik, German Zelaiak eta Blanca Esther Galarzak sustatua. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74 eta 79. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Bakaikun, 2018ko otsailaren 7an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 527. lurzatiarena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1802329