39. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Enkante publikoa, 2. poligonoko ondareko 1364. lurzatiarena

Onetsita besterengarritasuna eta baldintza-agiria, enkante publikoan saltzeko 2. poligonoko ondareko 1364. lurzatia, Aiegiko Udalaren jabetzakoa.

Aiegiko 2. poligonoko ondareko 1364. lurzatia, Aiegiko Udalaren jabetzakoa, enkante publikoan saltzeko baldintza-agiria eta besterengarritasuna 2018ko otsailaren 15eko osoko bilkura arruntean onetsi ondotik, iragarki hau argitaratzen da adierazteko enkante publikoa 2018ko martxoaren 21ean eginen dela, 12:00etan, Udaleko osoko bilkuren aretoan. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 132. artikuluan eta harekin bat datozenetan, eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 122. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa betetzeko. Baldintza-agiria eta espedienteko dokumentazioa Aiegiko Udaleko Idazkaritzan daude, 9:00etatik 13:00etara.

Aiegin, 2018ko otsailaren 16an.–Alkatea, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1802386