39. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Jarduera sailkatua. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua bete dadin, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Nilsa. Jarduera: Atezko hondakin uren tratamendua. Tokia: 5. poligonoko 50., 79., 82., 84., 144. eta 145. lurzatiak (Aroztegi-Nafarroa).

Eritze Atetzen, 2018ko otsailaren 9an.–Alkatea, Ezekiel Martin Muxika.

Iragarkiaren kodea: L1802123