39. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

Deialdia, udaltzain izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Lanpostuen kopurua handitzea

Azkoiengo Udaleko alkateak, 2018ko otsailaren 7an, honako ebazpen hau eman zuen:

Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko irailaren 21ean hartutako erabakiaren bitartez, Azkoiengo udaltzain izateko lanpostu bat (kopurua handitu ahalko da) oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori, bere oinarriekin batera, 2016ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 4an.

Deialdi horretako 1.2. oinarriak ezartzen duenez “Deialdiaren xede diren lanpostuen kopurua hautapen prozesuan handitu ahalko da, betiere izangaia oinarrizko prestakuntza-ikastaroan sartu baino lehen”.

Orobat, 7.4 oinarrian ezartzen denez “Azkoiengo Udalak deialdiaren xedeko lanpostuen kopurua handitu ahalko du, deialdia onetsi ondoren plantilla organikoko aldaketen ondorioz sortzen diren premiengatik eta betiere aurrekontuan diru aski bada, oinarrizko ikastaroa egin aurretik”.

Ikusirik abenduaren 7ko 265/2017 zenbakiko txostena, bertan 07 agenteak toki entitateari aditzera ematen baitio erretiroa hartzera doala 2018ko ekainaren 8an, neurriak hartu behar dira zerbitzuaren beharrei erantzuteko.

Kontuan hartuz, Azkoiengo Udaltzaingoko agente izateko lanpostuaren deialdian ez dela oraindik oinarrizko prestakuntza ikastaroa egin eta, hortaz, bidezkoa dela oinarriak betez lanpostuen kopurua handitzea,

EBATZI DUT:

1. Azkoiengo Udaltzaingoko udaltzain izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdiko lanpostu kopurua handitzea eta hasiera bateko lanpostuari (05-02) beste bat gehitzea (05-05), Udalaren plantilla organikoari jarraituz. Deialdia Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko irailaren 21ean hartutako erabakiaren bidez onetsi zen eta haren oinarriak 2016ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, azaroaren 4an.

2. Erabaki hau puntuaziorik handienak lortu dituzten izangaiei jakinaraztea eta argitara ematea iragarkien oholean, Udalaren web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan.

Azkoienen, 2018ko otsailaren 7an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1801975