39. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko otsailaren 14an hartua, zeinaren bidez sortzen baita Arangurengo Osasun Eskualde Oinarrizkoa eta aldatzen baita Mendillorriko Eskualde Oinarrizkoa.

Osasun eskualde oinarrizkoak dira oinarrizko osasun laguntzari lurralde markoa ematen dioten geografia- eta populazio-zedarriak, bermatzen dutenak populazioak oinarrizko osasun laguntza eskuratzea.

Nafarroako Osasun Zonifikazioari buruzko azaroaren 13ko 22/1985 Foru Legeak jaso zuen osasun eskualde oinarrizkoen mugaketa, eta Nafarroako Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak hura aldatu zuen, baita aurrekontuei buruzko beste foru lege batzuek ere.

2016ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 29ko 1/2016 Foru Legeak, hamabosgarren xedapen gehigarrian, Nafarroako Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legea aldatu zuen, 38. artikuluari 4. apartatu bat erantsiz, non esaten baitzen Nafarroako Gobernuaren erabakiz sortuko eta aldatuko direla osasun eskualde oinarrizkoak, osasunaren arloan eskuduna den departamentuak proposatuta, aldez aurretik entzunaldia emanez toki entate ukituei eta oinarrizko eskualdeetako parte-hartze eta ordezkatze organoei.

Osasun Departamentuak Iruñeko eta Arangurengo udalei igorri dizkie Arangurengo Eskualde Oinarrizkoa sortzeko proposamena eta Mendillorriko Osasun Eskualde Oinarrizkoa aldatzekoa. Toki entitateak jarduketa horiekin ados agertu dira.

Horrenbestez, Osasuneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DA:

1. Arangurengo Eskualde Oinarrizkoa sortzea, Arangurengo udalerria barnean hartzen duena.

2. Mendillorriko Eskualde Oinarrizkoa aldatzea, Iruñeko udalerriko 8. barrutia barnean hartzen duena.

3. Aldaketa hau ez da gauzatuko harik eta Arangurengo Osasun Eskualde Oinarrizkoak osasun-etxe bat martxan duen arte.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko otsailaren 14an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1802261