38. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

103/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, indarrik gabe uzten duena 1032/2010 Ebazpena, apirilaren 21ekoa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearena, langile autonomoei laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak ezartzen dituena bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa bateratzen laguntzeko asmoz.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 21eko 1032/2010 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen langile autonomoei laguntzak emateko, bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa bateratzen laguntzeko asmoz.

Kontuan harturik diru-laguntza horiek kudeatzen jasotako esperientzia eta egungo egoera ekonomikoa, gomendagarria da deialdiaren oinarri arautzaileak berrikustea eta beste batzuk onestea, deialdiaren eragimena hobetzearren.

Horregatik guztiagatik, eta egoera berrira ongi egokitzen den deialdi berria egiteko, bidezkoa da aipatu ebazpena indarrik gabe uztea.

Azaldutakoarekin bat, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Indarrik gabe uztea 1032/2010 Ebazpena, apirilaren 21ekoa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, langile autonomoei laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak ezartzen dituena bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa bateratzen laguntzeko asmoz.

2. Ebazpen hau Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura eta Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea agortzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 24an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1801857