38. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUGARRAMURDI

2. poligonoko 193. lurzatiaren xehetasun-azterketa.
Hasierako onespena

Zugarramurdiko Udalak, 2018ko urtarrilaren 11n egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zugarramurdiko 2. poligonoko 193. lurzatiaren xehetasun-azterketaa, Dionisia Mihura Galainenak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Zugarramurdin, 2018ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Evaristo Mentaberri Mihura.

Iragarkiaren kodea: L1801983