38. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

3. poligonoko 2056., 2057. eta 2058. lurzatien xehetasun-azterketa. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2018ko otsailaren 5eo Tokiko Gobernu Batzarrean hartutako akordioaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Altsasuko 3. poligonoko 2056., 2057. eta 2058. lurzatien xehetasun-azterketa, Francisco Sayas Mazquiaranek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Altsasun, 2018ko otsailaren 6an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1801979