34. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

1. aldaketa 2018ko aurrekontu luzatuan. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2018ko otsailaren 6ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2018ko aurrekontu luzatuaren 1. aldaketaren espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Sarrigurenen, 2018ko otsailaren 7an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1801747