34. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

Xedea: ureztatzeko herri-lurretako lurzatien enkantea.

Adjudikatzeko modua: ahozko posturen bidezko enkante publikoa.

Lote kopurua: sei.

Errentamenduaren aldia: 2027ko maiatzaren 15a arte, orokorrean.

Behin-behineko fidantza: 65 euro, postura egiten den lote bakoitzeko.

Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Tafallako Udalaren Herritarrentzako Arreta Bulegoan, 8:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, eta Udalaren webgunean.

Enkantearen eguna eta tokia: Udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 2018ko martxoaren 6an, 13:30ean.

Tafallan, 2018ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1801615