34. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Oihan enkantea

Udalak, Nafarroako Gobernuak baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra: Garesko “El Monte”, 8. poligonoko 5. lurzatia. Gutxi gorabehera, 62.800 pinu, 8.532,85 metro kubiko zur egiten dutenak. Lizitatzeko hasierako prezioa: 104.209 euro (BEZa kanpo).

Proposamenak udal bulegoetan aurkeztuko dira gutun-azal itxietan, baldintza-agirian ezarritako dokumentazioarekin batera, 2018ko martxoaren 9ko 13:00ak baino lehen. Enkantea 2018ko martxoaren 22an eginen da, 9:30ean, jendaurreko ekitaldian. Proposamenekin batera aurkeztu beharko da, fidantzatako, hasierako prezioaren %2 utzi izanaren gordekina.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiria interesdunen eskura dago udal bulegoetan, Nafarroako Gobernuko Kontratazioaren Atarian eta Garesko Udalaren web-orrian.

Garesen, 2018ko otsailaren 9an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1802062