34. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, krisialdi-egoeran egon edo infraetxeetan, etxebizitza desegokietan edo beste zenbait egoeratan bizi diren familiei alokairua ordaintzen laguntzeko diru-laguntzen deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/381063) kontsulta daiteke. DDBN (identifikazioa): 385205.

Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako Zinegotzigo Ordezkariaren 2018ko urtarrilaren 23ko ebazpenaren bitartez, diru-laguntzen deialdia onetsi da, krisialdi-egoeran egon edo infraetxeetan, etxebizitza desegokietan edo beste zenbait egoeratan bizi diren familiei alokairua ordaintzeko laguntzak arautzeko.

Deialdiaren xedea: deialdi honen xedea da alokairuen parte bat ordaintzeko diru-laguntzak ematea halako krisi-egoera batean bizi diren familiei non horrek arriskuan jartzen ahal baitie etxebizitza bat eskuratzea edo bizi diren etxean jarraitzea. Halako familiak zeinek –behin denbora jakin bat igaro (betiere bi urte baino gutxiago) eta hainbat giza baliabide eta bitarteko material eskuratuta– behar besteko gaitasuna eta autonomia izan baititzakete etxebizitza normalizatu bat lortzeko.

Beste zenbait egoera ere hartuko dira kontuan, hala nola infraetxeetan edo etxebizitza desegokietan bizi diren familienak. Erabateko lehentasuna izanen dute programa honetan adingabeak dituzten familiek, etxebizitza ezagatik (utzarazte eta abarrengatik) udal gizarte zerbitzuen esku-hartzea jasotzen badute.

Iruñean, 2018ko otsailaren 6an.–Zinegotzi ordezkaria, Edurne Eguino Sasiáin.

Iragarkiaren kodea: L1801850