34. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

HAPOaren aldaketa xehatua, Udalak berak sustatua, hirigintza ordenantzen 41. eta 59. artikuluetan eta hiri lurzoru eta lurzoru urbanizagarrirako hirigintza arauen 5. artikuluan.
Behin betiko onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatua bete beharrez, hartara igortzen baitute lege beraren 79. eta 81.1 artikuluek, aditzera ematen da Udalak, 2017ko irailaren 21ean egin osoko bilkuran, honako hau onartu zuela legez eskatutako gehiengoarekin:

Lehena.–Behin betiko onestea Oteitzako HAPOaren aldaketa xehatua, Udalak berak sustatua, hirigintza ordenantzen 41. eta 59. artikuluetan eta hiri lurzoru eta lurzoru urbanizagarrirako hirigintza arauen 5. artikuluan.

Bigarrena.–Aldaketaren espediente osoa eginbidetzea, eta igortzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentura.

Hirugarrena.–Aldaketaren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Oteitzan, 2018ko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

ERANSKINA

Aldaketa, hirigintza ordenantzen 41. eta 59. artikuluetan eta hiri lurzoru eta lurzoru urbanizagarrirako hirigintza arauen 5. artikuluan (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1801611