34. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Laburpena, Nafarroako osasun zentroetara eta zentro okupazionaletara eramateko udal laguntza ekonomikoa emateko deialdiarena. 2018. urtea

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 384893.

Xedea: Nafarroako osasun zentroetara eta zentro okupazionaletara eramateko gastuak partez finantzatzeko diru-laguntzak ematea 2018ko ekitaldian, espedientean dauden oinarri arauemaileetako xedapenei jarraikiz.

2018ko aurrekontuan laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 1.000 euro, aurrekontuko 1 23180 4800000 partidatik.

Laguntzak eskatzeko epea: 2018ko abenduaren 31ra artekoa izanen da, baldin eta aipatu aurrekontu-izendapenari eusten bazaio.

Onuradunek bete beharrekoak: ikus oinarri arauemaileak. Besteak beste, eskaera egin aurreko hilabeteetan Mendabian gutxienez sei hilabetez jarraian erroldaturik egotea eta ez edukitzea norbere ibilgailurik edo, edukitzekotan, uneko egoerak eraginda ezin erabili izatea. Era berean, pentsioa jasotzen duen pertsona izatea, premia bereziko egoeran daudela frogatzen dutenak izan ezik, oinarri arauemaileetako 4.2 puntuan ezarritakoarekin bat.

Oinarri arauemaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean, Gardentasunaren atarian.

Aurkeztu beharreko agiriak: deialdiaren oinarrietan zehazten dena, Mendabiako Udalaren Erregistroan. Horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Mendabiako Udalaren bulegoetan.

Halaber, eskaera telematika bidez aurkezten ahalko da, Mendabiako Udalaren Erregistro Elektroniko Orokorrean. Erregistro hori Mendabiako Udalaren egoitza elektronikoan dago (www.mendavia.es).

Mendabian, 2018ko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1801612