2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Hiri-jarduketarako Plan Berezia, UE-R4 unitatean. Behin betiko onespena, administrazioaren isiltasunaren bidez
Alkateordearen 90/2017 Ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi zen Hiri-jarduketarako Plan Berezia UE-R4 unitatean.
Jendaurreko epea bukatu eta bi hilabeteko epea iragan ondoren, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.c artikuluan xedatuarekin bat, behin betiko onetsitzat jotzen da Hiri-jarduketarako Plan Berezia.
Sustatzaileak zuzenean bete ahal izanen ditu plana argitaratu eta jakinarazteko betebeharrak, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan aipatzen baitira.
Caparroson, 2018ko urtarrilaren 26an.–Sustatzailea, Aquilino Jiménez Pascual.
ERANSKINA
Araudia eta antolamendurako planoak (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1801443