34. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Beraskoaingo bainuetxearen eremua antolatzeko plan berezia (determinazio xehatuak). Behin betiko onespena

Beraskoaingo Udalak, 2016ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Beraskoaingo bainuetxearen eremua antolatzeko plan berezia (determinazio xehatuak). 2016ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 28an.

Beraskoaingo Udalak, 2018ko urtarrilaren 24an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1.–Behin betiko onestea Beraskoaingo bainuetxearen eremua antolatzeko plan berezia, Beraskoaingo Udalaren Plan Orokorraren aldaketa xehatua baita, Aguabel SAk sustatua.

2.–Behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta hartan jasotako hirigintza arauak ere.

3.–Erabaki hau interesdunari jakinaraztea.

4.–Erabaki hau igortzea, Beraskoaingo bainuetxearen eremua antolatzeko behin betiko onetsitako plan bereziarekin batera, Nafarroako Gobernuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, 10 eguneko epean.

Erabakiaren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo hilabetean.

Beraskoainen, 2018ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.

ERANSKINA

Beraskoaingo bainuetxearen eremua antolatzeko plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1801327