34. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Berraztertzeko errekurtsoa baiestea, tokiko gobernu
batzarrak 2018ko urtarrilaren 9an hartutako erabakiaren
aurka aurkeztutakoa, erabakia zeinak onesten baitzuen Iruñeko udaltzaingoko 10 kabo-lanpostu kategoriaz igotzeko
lehiaketa bidez betetzeko deialdia

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2018ko otsailaren 6an:

“Ikusirik Sergio Urdiciain Beortegui jaunak 2018ko urtarrilaren 19an aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko urtarrilaren 9an hartutako erabakiaren aurka, erabakia zeinaren bitartez onetsi baitzen Udaltzaingoko 10 kabo-lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdia; eta bat etorrita Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legeak 31. artikuluan xedatutakoarekin, eta 2017ko abenduaren 21ean Konstituzio Auzitegiak emandako epaian –konstituzio-kontrakotasuneko 6972-2015 zenbakiko errekurtsoa ebaztekoan– ezarritako printzipioen arabera, ERABAKI DA berraztertzeko errekurtsoa baiestea, eta

Lehena.–Izangaien betekizunei buruzko deialdiaren 3. oinarria aldatzea, c) letra gehituta barne-igoerako txandaren 3.1.1. atalean, eta d) letra, igoera-txanda irekiaren 3.1.2. atalean, biek ala biek testu hau izango dutelarik: “Batxilergoko, bigarren mailako Lanbide Heziketako edo horien titulu baliokidea edukitzea”.

Bigarrena.–Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriei buruzko deialdiaren 4. oinarria aldatzea, 4.3.3. zenbakia gehituta “3.1.1.c) letran galdatutako titulazio akademikoa” testuarekin, eta 4.4.5 zenbakia ere gehituta, “3.1.2.d) letran galdatutako titulazio akademikoa” testuarekin.

Hirugarrena.–Oharturik akats materiala dagoela gai-zerrendari dagokion III. eranskinean, akats hori zuzentzea eta “15/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea aldatzen duena” dioen lehenengo gaia ordeztea honakoagatik: “8/2007 Foru Legea, martxoaren 23koa, Nafarroako poliziei buruzkoa, apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legeak aldatua”.

Izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, deialdian parte hartzeko eskabidea eta galdatutako agiriak aurkezteko.

Iruñean, 2018ko otsailaren 6an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Joxe Abaurrea San Juan.

Iragarkiaren kodea: L1801757