34. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERRIBERRI

Deialdia, udal agente izateko lanpostu bat oposizio bidez administrazio araubideko kontratuarekin betetzeko eta lanaldi osoan aritzeko. Izangai onartuen behin betiko zerrenda.
Akats zuzenketa

2018ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 9an, argitaratu zen iragarki hau: “Deialdia, udal agente izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko, aldi baterako kontratuarekin, administrazio araubidean eta lanaldi osoan aritzeko. Izangai onartuen behin betiko zerrenda”.

Akatsa atzeman da, testuaren hainbat lekutan “aldi baterako” kontzeptua azaltzen baita, deialdiaren xedea izanik funtzionarioa den udal agente baten administrazio araubideko kontratua egitea.

Horrenbestez, ulertu behar da “aldi baterako” aipu guztiak akats direla eta iragarkiaren gainerako guztia baliozkoa dela.

Erriberrin, 2018ko otsailaren 9an.–Alkatea, Andoni Lacarra García.

Iragarkiaren kodea: L1802026