31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1125/2017 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1070/2017 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, Akordeoia eta Gaita espezialitateak inskribatu ziren Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan, Corellako Udalaren “Blas de Laserna” Musika Eskolak eman ditzakeen ikasketen atalean.

Akats bat atzeman denez azaroaren 24ko 1070/2017 Ebazpenaren 1. apartatuko a) letran, beharrezkoa da hori zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat. Ebazpen horren bidez, Akordeoia eta Gaita espezialitateak inskribatu ziren Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan, Corellako Udalaren “Blas de Laserna” Musika Eskolak eman ditzakeen ikasketen atalean. Hona atzemandako akatsa: ez zen Pianoa sartu eskolaren instrumentu-praktiken barnean dauden ikasketen artean.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak hala proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Azaroaren 24ko 1070/2017 Ebazpenaren 1. puntuko a) letrako “instrumentu-praktiken” atala zuzentzea beherago adierazten den bezala. Ebazpen horren bidez, Akordeoia eta Gaita espezialitateak Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatu ziren, Corellako Udalaren “Blas de Laserna” Musika Eskolak eman ditzakeen ikasketen atalean.

Honako hau dioen tokian:

“–Instrumentu-praktika: Akordeoia, Baxu Elektrikoa, Klarinetea, Zeharkako Flauta, Gaita, Gitarra, Gitarra Elektrikoa, Perkusioa, Saxofoia, Tronboia, Tronpeta, Biola eta Biolina.”

Honako hau behar du:

“–Instrumentu-praktika: Akordeoia, Baxu Elektrikoa, Klarinetea, Zeharkako Flauta, Gaita, Gitarra, Gitarra Elektrikoa, Perkusioa, Pianoa, Saxofoia, Tronboia, Tronpeta, Biola eta Biolina.”

2. Ebazpen hau Corellako Udaleko alkate-buruari jakinaraztea, eta adieraztea administrazioaren ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko duela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Arte Ikasketen Atalari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2017ko abenduaren 13an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1714600