31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Goizuetako Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen 2018ko urtarrilaren 30ean egindako bilkuran:

1. Hasiera batez onestea 2018. urteko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

2. Bai aurrekontu orokorra eta bai hura betearazteko oinarriak, jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunetan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, behin betikoz onetsita joko dira, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikuluan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua.

Goizuetan, 2018ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.

Iragarkiaren kodea: L1801527