31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Aldaketa, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren 2018rako karga-tasarena

Allingo Udalak, 2018ko urtarrilaren 23an egin osoko bilkura berezian eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin bat, ondotik zehazten den erabakia hartu zuen, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga 2018rako aldatzeari dagokiona:

Lehenbizikoa.–Ondotik zehazten den karga-tasa finkatzea 2018ko hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako: %15.

Aipatu karga-tasa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik izanen du indarra.

Bigarrena.–Zerga sortzen den unean lurraren balioaren gainean ezarri beharko diren koefiziente hauek onestea, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera, eta Foru Legearen proiektuak xedatutako gehieneko kopuruei jarraikiz:

SORTZE-DENBORALDIA

0,63

20 urte edo gehiago

0,58

19 urte

0,51

18 urte

0,36

17 urte

0,21

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,06

6 urte

0,06

5 urte

0,06

4 urte

0,11

3 urte

0,13

2 urte

0,13

1 urte

0,06

Urtebetetik behera

Aipatu koefizienteek ondorioak izanen dituzte iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Hirugarrena.–Erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak paratzea Udaleko iragarki-oholean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta erabaki horren aurka, bide administratiboan behin betikoa baita, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Amillaon, 2018ko urtarrilaren 26an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1801303