29. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-A-49

Autovía del Pirineo SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ibilgua: Irati ibaia eta Aragoi ibaia.

Harguneen udalerriak: Ledea eta Esa (Nafarroa).

Harguneen tokia: UTM ETRS89 (640.240, 4.720.127) 30. zona.

UTM ETRS89 (646.777, 4.719.707) 30. zona.

Erabilera: autobiako mantentze-lanak.

Aprobetxamenduaren tokia: A-21 autobia.

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,014.

Gehieneko bolumena urtean: 437,5 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Irati ibaitik, eskuinaldetik, eta Aragoi ibaitik, eskuinaldetik, 10 m³-ko zisterna duen kamioi bat eta ponpa bat erabiliz; uneko emaria gehienez ere 108,3 l/s-koa izanen da, eta emaria mugatzeko sistema batez hornitua dago, 5 l/s-tik gorakoa izan ez dadin. Aprobetxamenduak 50 m³-ko barneko erregulazioa izanen du. Hilean hartuko den gehieneko bolumena 37,5 m³-koa izanen da. Ura A-21 autobideko kontserbazio lanetarako erabiliko da, hala nola, galtzada eta bide bazterrak garbitzeko eta zeharkako drainatze lanetarako, urte osoan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko abenduaren 27an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1715153