29. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUGARRAMURDI

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Zugarramurdiko Udalak, 2017ko abenduaren 28ko osoko bilkuran, 2018ko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Zugarramurdin, 2018ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Evaristo Mentaberri Mihura.

Iragarkiaren kodea: L1801203