29. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUGARRAMURDI

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zugarramurdiko Udalak, 2017ko abenduaren 28ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Zugarramurdin, 2018ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Evaristo Mentaberri Mihura.

Iragarkiaren kodea: L1801202