29. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

2018ko zerga-tasak, tarifak, tasak eta prezio publikoak

Valtierrako Udalak, 2017ko abenduaren 27an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen, bertzeak bertze, zerga-tasak, tarifak, tasak eta prezio publikoak onestea. 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen dute indarra.

Obra lizentzia.

Obra berriak eta eraispenak: aurrekontuaren %0,25.

Obra txikiak edo zaharberritzeak: aurrekontuaren %0,25.

5.000 euro baino gutxiagoko obrak: gutxienez ere 10,00 euro.

Galtzadaren okupazioa (garabiak, edukiontziak...): 10,00 euro/egun.

Edateko uraren horniduraren tasa.

Sareko hargunearen kuota: 142,00 euro.

Eskura izateko kuota edo finkoa: 5,20 euro hiruhilekoan.

Etxeko kontsumoa (m³): 0,82 euro/m³.

Industriako kontsumoa (m³): 0,73 euro/m³.

Ur kontsumoa, edateko on bihurtzeko araztegiaren aitzin (m³): 0,20 euro/m³.

Estolderiaren tasa.

Sarera lotzeko kuota: 44,00 euro hiruhilekoan.

Zerbitzuaren kuota: 7,30 euro hiruhilekoan.

Hilerria.

Hilerriaren erabilera:

6 tokirendako hilobia: 63,00 euro.

3 tokirendako hilobia: 47,00 euro.

Toki batendako hilobia: 32,00 euro.

6rendako hilobian toki bakoitzeko: 13,00 euro.

3rendako hilobian toki bakoitzeko: 15,00 euro.

Ehorzketa zerbitzuak:

Ehorzketa: 100,00 euro.

Errautsak errauts-kutxategian ehorztea: 25,00 euro.

Errautsak hilobian ehorztea: 25,00 euro.

Panteoiko gorpuzkiak lekualdatzea: 100,00 euro.

Bertze hilerri bateko gorpuzkiak lekualdatzea: 60,00 euro.

Errauts-kutxategien salmenta: 150,00 euro.

Errauts-kutxategiak mantentzea: 13,00 euro.

Eremu publikoa okupatzeko tasa.

Merkatu txikia:

5 m/lineal bitarteko saltokiak: 8,00 euro egunean.

6 m/l-tik goiti: euro bat gehiago m/l bakoitzeko.

Ohiko saltokiek %30eko hobaria izanen dute.

Bestetako saltokiak:aplikatuko zaie inauterietan, gazteriaren bestetan, herriko bestetan eta Esperantzako Andre Mariaren bestetan paratu beharreko saltokiei.

10 euro egunean, saltoki bakoitzeko. Gehienez 6 metro. Besta egun guztiak ordainduko dira, eta haiek hasi aitzin.

Pasabideak:

Prezioa, pasabide bakoitzeko: 3 ml bitarte, 90,00 euro; handik goiti gehitzen den ml bakoitzeko,10 euro (atearen luzera izanen da muga).

Agiriak egin eta tramitatzeko tasak.

Goka espedienteak tramitatzea: 62,00 euro bakoitza + Namainsako lansariak.

EJZko alta: 20,00 euro.

Aldaketak EJZn: 10,00 euro.

Ikuskapenak: 50,00 euro + Namainsako lansariak.

Ziurtagiriak: 1,00 euro.

Konpultsak: 1,00 euro.

–Ziurtagiriak gizarte gaien kariaz eskatuz gero, gizarte-laguntzaileak eskatu beharko ditu eta doakoak izanen dira.

Udal Artxiboko DIN-A4 fotokopiak:

Alde bakarretik, koloretakoa: 0,14 euro. Zuri-beltzean: 0,10 euro.

Bi aldeetatik, koloretakoa: 0,20 euro. Zuri-beltzean: 0,16 euro.

Udal Artxiboko DIN-A3 fotokopiak: Koloretakoa: 0,20 euro. Zuri-beltzean: 0,16 euro.

Postaz edo posta elektronikoaz igortzea: 2,00 euro.

Udaltzaingoaren txostenak, alderdi batek eskaturik: 40,00 euro.

Zoruko aprobetxamendu berezien tasa, tabernek terrazak jartzeagatik:

Martxotik urrira bitartean (biak barne):

Erdialdeko ostatuak: 0tik 60 m2-ra: 275,00 euro.

60 m²-tik goiti: 2 euro/m².

Bazterraldeko ostatuak eta gutxieneko tartea okupatzen dutenak: 0tik 60 m²-ra: 130,00 euro.

60 m²-tik goiti: 1,00 euro/m².

Urtearen gainerakoan (urtarrilean, otsailean, azaroan eta abenduan): 10,00 euro hilean.

Familiarendako eta helduendako zinemaren eta ikuskizunen prezio publikoa.

AURRERATUA

TXARTELDEGIAN

Zinema eta antzerki sarekoak ez diren ikuskizunak

Zinema eta ikuskizunetarako sarrerak, helduendako

4,50 euro

5,00 euro

Zinema eta ikuskizunetarako sarrerak, haurrendako (sarrera bakarra)

3,50 euro

4,00 euro

Antzerki sareko ikuskizunak

Helduendako ikuskizunetarako sarrerak (sarrera bakarra)

6,00 euro

6,00 euro

Familiarendako ikuskizunetarako sarrerak

3,50 euro

4,00 euro

Horiek prezio orokorrak dira. Ikuskizunaren kostuaren arabera igotzen ahal dira, eta ez dira aplikatuko baldin eta ikuskizuna ematen duen konpainiak edo elkarteak egiten badu diru-bilketa.

Musika Eskolako tasak.

Ikasturtea (10 hilabete).

Musika hizkuntza, heldu eta haurrendako: 25,00 euro hilean.

Musika-tresna edo banakako kantua, musika hizkuntza eginez gero: 10,00 euro hilean.

Musika-tresna edo banakako kantua, musika hizkuntza egin ezean: 30,00 euro hilean.

Heldu eta/edo haurrendako (bandarako ez den musika-tresna): 45,00 euro hilean.

Familia ugariek %20ko hobaria izanen dute.

Musika Eskolan bi kide ego gehiago dituzten familia unitateei deskontu hau aplikatuko zaie:

–Familia unitatearen bigarren kidea: %10.

–Familia unitatearen hirugarren kidea (eta hurrengoak): %15.

Deskontua prezio txikiena duen matrikulari aplikatuko zaio, eta bateraezina da familia ugarien hobariarekin.

Kiroldegia erabiltzeko tasa.

URTEKO TASA

BANAKAKOA

18 urtetik gorakoak

12tik 18 urtera bitartekoak

Pentsiodunak eta 12 urte bitarteko haurrak

80,00 euro

68,00 euro

48,00 euro

FAMILIAKOA

Bi kidekoa

Hiru kidekoa

Lau kidekoa

Bortz kidekoa

–12,00 euro, kide bakoitzeko

104,00 euro

116,00 euro

127,00 euro

141,00 euro

SARRERAK

Banakakoa

Pistaren alokairua

6,00 euro egunean

32,00 euro orduan

HIRUHILEKOKO TASA

BANAKAKOA

18 urtetik gorakoak

12tik 18 urtera bitartekoak

Pentsiodunak eta 12 urte bitarteko haurrak

28,00 euro

24,00 euro

19,00 euro

FAMILIAKOA

Bi kidekoa

Hiru kidekoa

Lau kidekoa

Bortz kidekoa

–5 euro, kide bakoitzeko.

35,00 euro

39,00 euro

42,00 euro

47,00 euro

Padelaren urteko tarifak.

PADELA BAKARRIK

%30KO DESKONTUA KIROLDEGIKO ABONATUAK

BANAKAKOA

18 urtetik gorakoak

12tik 18 urtera bitartekoak

Pentsiodunak eta 12 urte bitarteko haurrak

60,00 euro

50,00 euro

38,00 euro

42,00 euro

35,00 euro

26,60 euro

FAMILIAKOA

Bi kidekoa

Hiru kidekoa

Lau kidekoa

Bortz kidekoa

–12 euro, kide bakoitzeko

82,00 euro

94,00 euro

106,00 euro

118,00 euro

57,40 euro

65,80 euro

74,20 euro

82,60 euro

SARRERAK

Banakakoa

Pistaren alokairua

6,00 euro egunean

20,00 euro orduan

Irabazteko asmoa duten partikularrek alokatzen dutenean pista

15,00 euro hilean, pista gehienez ere 4 ordu astean erabilita

Padelaren hiruhilekoko tarifak.

PADELA BAKARRIK

%30KO DESKONTUA KIROLDEGIKO ABONATUAK

BANAKAKOA

18 urtetik gorakoak

12tik 18 urtera bitartekoak

Pentsiodunak eta 12 urte bitarteko haurrak

20,00 euro

1,00 euro

13,00 euro

14,00 euro

11,20 euro

9,10 euro

FAMILIAKOA

Bi kidekoa

Hiru kidekoa

Lau kidekoa

Bortz kidekoa

–4 euro, kide bakoitzeko

25,00 euro

29,00 euro

33,00 euro

37,00 euro

17,50 euro

20,30 euro

23,10 euro

25,90 euro

Leizeak erabiltzeko kanona.

0tik 30 m2-ra bitarte

44,00 euro

30tik 40 m2-ra bitarte

50,00 euro

40tik 50 m2-ra bitarte

56,00 euro

50tik 60 m2-ra bitarte

65,00 euro

60tik 70 m2-ra bitarte

72,00 euro

70tik 80 m2-ra bitarte

77,00 euro

80tik 90 m2-ra bitarte

84,00 euro

90tik 100 m2-ra bitarte

89,00 euro

100tik 110 m2-ra bitarte

97,00 euro

Piperoak

95,00 euro

Etxeak

119,00 euro

Valtierra TVn publizitatea eta bertzelako zerbitzuak egiteko tasa.

Enpresen publizitatea (argazkia+testua)

30 segundu

40,00 euro urtean

12,00 euro hiruhilekoan

Minutu bat

70,00 euro urtean

20,00 euro hiruhilekoan

Enpresen publizitatea (bideoak)

30 segundu

50,00 euro urtean

14,00 euro hiruhilekoan

Minutu bat

80,00 euro urtean

25,00 euro hiruhilekoan

Aldaketak enpresen publizitatean

6,00 euro

Partikularren iragarkia (testua)

2,00 euro hilean

Kolektibo eta taldeen iragarkiak

5,00 euro hilean

BABESA, EMANALDIEN BITARTEAN

Bideoan, ortzegunetik igandera arte (abuztua izan ezik)

Gazteriaren bestetako gehigarria

Bideoan eta zuzeneko emanaldietan

15,00 euro hilean

150,00 euro urtean

10,00 euro asteburuan

Abuztuan: 80,00 euro

Urtearen gainerakoa kontratatua badu: 60 euro

Bideo baten kopiak

2 ordu bitarteko bideoa

Bestetako DVDa

10,00 euro emanaldi edo klip bakoitzeko

33,00 euro

Udal Aldizkariko iragarkiak.

Aldizkari baterako modulua: 70,00 euro.

4 aldizkaritarako modulua: 120,00 euro.

Orrialde erdia aldizkari batean: 190,00 euro.

Orrialde osoa aldizkari batean: 330,00 euro.

Kultur Etxearen erabilera.

Kategoriak:

1.–Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren bertze entitate publiko batzuek, beren baliabideak erabilita, sustatu, antolatu edo koordinatzen dituzten jarduerak: 0,00 euro

2.–Irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateek sustaturiko jarduerak, horiek legearen arabera eraturik daudenean edo Udalak babestuak badira: 0,00 euro

3.–Partikular, sindikatu, kooperatiba, auzo elkarte, gremioetako elkarte, eta gisako bertze entitateek, betiere irabazi asmorik gabekoak eta ez gizarte arlokoak badira, beren taldeko interesak sustatu eta/edo defendatzeko jarduerak egiteagatik: 6,00 euro orduan

4.–Irabazi asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek antolatu edo garatutako jarduerak: 12,00 euro orduan

5.–Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 2. eta 3. kategorietan sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 21,00 euro hilean, eta gehienez ere 4 ordu astean

6.–Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 4. kategorian sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 30,00 euro hilean, eta gehienez ere 4 ordu astean.

–Irekitzeko ezarritako ordutegitik kanpora egiten diren erabileretarako, etxezaintza zerbitzua behar badute, tasa, ordu bakoitzeko, 10 euro goitituko da astelehenetik ortziralera, eta 15 euro larunbat eta igandeetan, etxezaintza zerbitzuagatik.

Herriko Etxeko aretoak erabiltzea.

Kategoriak:

1.–Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren bertze entitate publiko batzuek, beren baliabideak erabilita, sustatu, antolatu edo koordinatzen dituzten jarduerak: 0,00 euro.

2.–Irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateek sustaturiko jarduerak, horiek legearen arabera eraturik daudenean edo Udalak babestuak badira: 0,00 euro.

3.–Partikular, sindikatu, kooperatiba, auzo elkarte, gremioetako elkarte, eta gisako bertze entitateek, betiere irabazi asmorik gabekoak eta ez gizarte arlokoak badira, beren taldeko interesak sustatu eta/edo defendatzeko jarduerak egiteagatik: 12,00 euro orduan.

4.–Irabazi asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek antolatu edo garatutako jarduerak: 24,00 euro orduan.

5.–Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 2. eta 3. kategorietan sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 42,00 euro hilean, eta gehienez ere 4 ordu astean.

6.–Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 4. kategorian sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 60,00 euro hilean, eta gehienez ere 4 ordu astean.

Herriko Etxeko giltzaren fidantza: 20 euro.

Gizarte Etxearen erabilera.

Kategoriak:

1.–Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren bertze entitate publiko batzuek, beren baliabideak erabilita, sustatu, antolatu edo koordinatzen dituzten jarduerak: 0,00 euro.

2.–Irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateek sustaturiko jarduerak, horiek legearen arabera eraturik daudenean edo Udalak babestuak badira (irabazi-asmorik gabeko gizarte elkarteek ziurtagiria aurkeztu beharko dute izaera hori frogatzeko): 0,00 euro.

3.–Partikular, sindikatu, kooperatiba, auzo elkarte, gremioetako elkarte, eta gisako bertze entitateek, betiere irabazi asmorik gabekoak eta ez gizarte arlokoak badira, beren taldeko interesak sustatu eta/edo defendatzeko jarduerak egiteagatik: 6,00 euro orduan.

4.–Irabazi asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek antolatu edo garatutako jarduerak: 12,00 euro orduan.

5.–Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 1. eta 2. kategorietan sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 21,00 euro hilean, 4 ordu astean edo premien arabera erabiltzeko; euro bat ordaindu beharko da ordu gehigarri bakoitzeko.

6.–Ikastaro jarraituak egiteko erabilera, 4. kategorian sarturiko entitateen bitartez egiten badira: 30,00 euro hilean, 4 ordu astean edo premien arabera erabiltzeko; euro bat ordaindu beharko da ordu gehigarri bakoitzeko.

7.–Urtebetetzeak, askotariko ospakizunak, aperitiboak: 25,00 euro, gehi 20,00 euro fidantzatako, aretoak nola gelditzen diren egiaztatuta itzuliko direnak. Lehenbiziko solairuko sukaldea erabiltzen bada, 15,00 euro gehiago ordainduko dira.

8.–Herri afari eta bazkariak, kintoenak, etab.: 1,00 euro pertsonako, gehi 50,00 euro fidantzatako, aretoak nola gelditzen diren egiaztatuta itzuliko direnak.

9.–Aretoaren erreserba esklusiboa. Edozein egintzatarako: tasa gehi 50,00 euro.

–“Pro erabiltzailea” figura sortzen da; aurreko gizarte etxearekiko konpromiso eta fideltasuna erakutsi dituzten erabiltzaileak dira. Beraz, 2016ko abendura arte aurreko 3 urteetako kuota guztiak (hau da, 2014, 2015 eta 2016koak) pagatu dituztenek, eta epe horretan erretirodun bihurtu direnek, tasa berezia pagatuko dute hurrengo 3 urteetan (hau da, 2018, 2019 eta 2020an). Erabiltzaileen zerrendaren bidez egiaztatuko da izaera hori.

Hona hemen hobariak:

a) 5,00 euroko tasa gizarte etxearen edozein gela alokatzeagatik.

b) %50eko deskontua gizarte etxean egiten diren ikuskizun eta/edo ikastaroetan, betiere Udalak antolatzen baditu.

Aitzineko kasu guztietan, 8. puntuko jardueretan izan ezik, fidantza 20,00 eurokoa izanen da. Erreserbatutako egun bakoitzeko pagatuko da fidantza.

Udalak edo edozein partikular, elkarte edo taldek ikuskizun bat antolatzen badu, sarrera kobratzeko aukera dago; ikuskizunaren sustatzaileak izanen du kudeaketaren ardura, baita sarrerak kobratzeko eta aretoa erabiltzeko baldintza hoberenetan uzteko ardura ere.

Udalak antolatutako ikastaroak.

Ikastaro bakoitzaren prezioak finkatuko dira hura egiteko erabakitzen denean, kontuan harturik parte-hartzaileen gutxieneko ratioa eta zerbitzuaren kostuaren %80.

Kiroldegian egiten diren ikastaroetan parte hartzeko, beharrezkoa izanen da bertan abonaturik egotea; bertzenaz, ikastaroaren prezioaz gain ordaindu beharko du kiroldegiko hiruhilekoko abonamenduaren prezioaren %80.

2018. urterako, prezio bereziak onesten dira kiroldegian garatzen den ikastaro batean baino gehiagotan izena ematen duten abonatuentzat, eta %50eko deskontua egiten da bigarren ikastaroan eta hurrengoetan.

Herri-lurren aprobetxamenduen kanona.

Aprobetxamenduak indarra duen bitartean.

Aitzineko urteko prezioa, Nafarroako KPIaren arabera goititurik, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 27. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Zerga-tasak.

Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: (%0,1-%0,5) %0,40.

Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: (%0,1-%0,8).

EIOZ (%2-%5) %4,80.

EJZ (errekargua, 1etik 1,4ra bitarte) 1,4.

Lurren balio-gehikuntzaren gaineko udal zerga -plusbalioa- (%8-%20) %20 Eguneratzeko koefizientea:

1-5 urte, %3,3.

5-10 urte, %3,2.

10-15 urte, %3,1.

15-20 urte, %3,1.

Erabaki honek 2018ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Valtierran, 2018ko urtarrilaren 8an.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1800247