29. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNANU

Hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Unanuko Kontzejuko Batzarrak, 2018ko urtarrilaren 26an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Unanun, 2018ko urtarrilaren 29an.–Kontzejuko burua, Joseba Imaz Berastegui.

Iragarkiaren kodea: L1801297