29. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2018ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten dena. Hasierako onespenaren erabakia 2017ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 14an.

Orotz-Betelun, 2018ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Javier Larrea Reta.

1. ERANSKINA

Plantilla organikoa (2018)

Lan-kontratudun finkoak:

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Lanaldi mota: partziala, lanaldiaren %23. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: bat. Egoera: lanpostu betea.

Aldi baterako eta lanaldi partzialeko lan-kontratudunak:

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Aldi baterako kontratua. Lanaldia: %87,5. Maila: E. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %7,58.

Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda:

Administrari-ofiziala: Beatriz Beroiz Erdozain.

Aldi baterako lan-kontratudunen izenen zerrenda:

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Alfredo Erro Garralda.

Aldi baterako administrazio-langile partekatuak (Artzibar, Orotz-Betelu eta Longidako Udalen Batasuna idazkari bakarra baliatzeko). Lanpostua: idazkaria (jardunean).

Iragarkiaren kodea: L1801095