29. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Xehetasun-azterketa 3. poligonoko UC-11 unitatean, 179., 178., 177., 176., 172., 173., 174., 175. eta 171. lurzatietan.
Behin betiko onespena

Lodosako Udalak, 2018ko otsailaren 1ean egin osoko bilkuran, behar den aktan onetsiko dena ukatu gabe, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

“1. Behin betiko onestea xehetasun-azterketa, San Blas kaleko 5ean, 7an, 9an eta 11n, Los Fueros kaleko 8an, 10ean, 12an eta 14an eta Diputación kaleko 10ean dauden etxebizitzei eragiten diena, Lourdes San Miguel Rojo arkitektoak prestatua, 2017ko urriaren 18ko datarekin, elkargoaren ikus-onespenik ez duena (Lodosako Udalean 2189 sarrera zenbakia du, 2017/10/20koa). Haren xedea da posible egitea igogailuak paratzea etxe-sail berekoak diren eta patio bera partekatzen duten bederatzi ataritan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluak 72.ari dagokionez ezarritakoarekin bat.

2. Behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta horren berri ematea Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, eta sustatzaileari jakinaraztea.

3. Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta, haren kontra, errekurtso hauetakoren bat jartzen ahal da, hautara:

1.–Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (urriaren 1eko 39/2015 Legea).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hura ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izango da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izango da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.–Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

3.–Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).”

Hirigintza araudia ez da aldatzen, barne patioko lerrokadura soilik aldatzen da, egungo egoeraren planoetan (azalerak) eta jarduketa berrian (azalerak eta banaketa) azaltzen den moduan.

Agiria Foru Komunitateko administraziora igorri da Nafarroako hirigintzari buruzko Informazio Sisteman sar dezaten.

Lodosan, 2018ko otsailaren 2an.–Alkate udalburua, Pablo Azcona Molinet.

ERANSKINA

Planoak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1801555