29. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Xehetasun-azterketa Bittiriako plazako 13.ean. Behin betiko onespena

Lesakako Udalak, 2017ko abenduaren 22an eginiko osoko bilkuran, honako hau erabaki du, bertzeak bertze:

1. Behin betiko onespena ematea Justo Apezteguia Larralde jaunak sustaturiko xehetasun-azterketari. Dokumentua Fernando Orset Mauleón arkitekto jaunak idatzi du (2017/08/29ko 2.647. sarrera Udaleko Erregistro Orokorrean).

Bittiriako Plaza 13ko partzela bati dagokio (katastroko 2. poligonoko 29. partzela). Sustatzaileak 45 m²ko estalpe bat eraiki nahi du.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Lesakan, 2018ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa Bittiriako plazako 13.ean (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1801173