29. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa xehetasun-azterketan, 12. poligonoko 960. lurzatiari eta A lurzati berriari (961.a zenari) dagokien horretan.
Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, otsailaren 1eko 12/2018 Ebazpenaren bidez, aldaketa onetsi du Lekunberriko 12. poligonoko 960. eta 961. lurzatiei dagokien xehetasun-azterketan. Helburua du indarrik gabe uztea hasierako asmoa, eraikigarritasunari buruzkoa, 1.025 m² pasatzea aurreikusten zuena Lekunberriko 12. poligonoko katastroko 961. lurzatitik Lekunberriko 12. poligonoko 960.era. Aldaketa dela eta, aurreko egoeraren balioetan uzten da eraikigarritasuna.

Lekunberriko Udalak sustatu du ofizioz xehetasun-azterketa aldatzeko proiektua eta Ángel Ibáñez Ceba Udalaren arkitektoak prestatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen Testu Bateginaren 74. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero, interesdun guztiek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Lekunberrin, 2018ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Natalia Azcona Mendía.

Iragarkiaren kodea: L1801445