29. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

2018ko plantilla organikoaren hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2017ko abenduaren 18ko osoko bilkuran, 2018 urteko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. artikuluari buruz xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantilla organikoa idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofízialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lakuntzan, 2017ko abenduaren 22an.–Alkate udalburua, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L1801210