29. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

AKATS ZUZENKETA, Nafarroako Gobernuak 2017ko azaroaren 22an hartutako Erabakiarena. Haren bidez, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide bat izendatu zen.

Ikusirik akats bat egin dela Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide bat izendatu zuen 2017ko azaroaren 22ko Nafarroako Gobernuaren Erabakian (2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 18an argitaratua), honako zuzenketa hau egiten da:

Azalpen zatiaren hirugarren paragrafoan, hauxe dioen tokian: “2017ko azaroaren 7an, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak Nafarroako Eskola Kontseiluari jakinarazi zion Benoit Julien Charles Roso jauna izendatu zuela Francisco José Flores Pérez jaunaren ordez”.

Honako hau behar du: “2017ko azaroaren 7an, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak Nafarroako Eskola Kontseiluari jakinarazi zion Benoit Julien Charles Rosso jauna izendatu zuela Francisco José Flores Pérez jaunaren ordez”.

Erabakiaren 1. puntuan, honela dioen tokian: “1. Benoit Julien Charles Roso jauna izendatzea Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Nafarroako Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide, Nafarroako ikastetxe pribatuetako entitate titularren eta enpresaburuen elkarteen ordezkari gisa, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren proposamenari jarraikiz. Francisco José Flores López jaunaren ordezkoa izanen da 2015eko urriaren 28an eratutako kontseiluan, eta hari dagokion agintaldia bukatu bitartean arituko da, hots, 2019ko urriaren 28ra bitarte, hala xedatzen baita 6.1 artikuluan”.

Honako hau behar du: “1. Benoit Julien Charles Rosso jauna izendatzea Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Nafarroako Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide, Nafarroako ikastetxe pribatuetako entitate titularren eta enpresaburuen elkarteen ordezkari gisa, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren proposamenari jarraikiz. Francisco José Flores Pérez jaunaren ordezkoa izanen da 2015eko urriaren 28an eratutako kontseiluan, eta hari dagokion agintaldia bukatu bitartean arituko da, hots, 2019ko urriaren 28ra bitarte, hala xedatzen baita 6.1 artikuluan”.

Erabakiaren 2. puntuan, honela dioen tokian: “2. Erabaki hau jakinaraztea Benoit Julien Charles Roso jaunari, Francisco José Flores López jaunari, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioari eta Nafarroako Eskola Kontseiluari edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiari, eta Hezkuntza Departamentura igortzea”.

Honako hau behar du: “2. Erabaki hau jakinaraztea Benoit Julien Charles Rosso jaunari, Francisco José Flores Pérez jaunari, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioari, Hezkuntza Departamentuari eta Nafarroako Eskola Kontseiluari edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiari”.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 25ean.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.

Iragarkiaren kodea: F1801252