29. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

7. eta 15. arteko aldaketak 2017ko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Itzako Udalak, 2018ko urtarrilaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Itzako Udalaren 2017ko aurrekontuan aldaketa egiteko espedienteak (7. eta 15. arteko espedienteak).

Aurrekontuan aldaketa egiteko espedienteak (7. eta 15. artekoak) Idazkaritzan egongo dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Itzan, 2018ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L1801368