29. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Hiri-jarduketarako Plan Berezia 5. poligonoko
119. eta 120. lurzatietan. Behin betiko onespena

Funesko Udalak, 2018ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Hiri-jarduketarako Plan Berezia, Funesko 5. poligonoko 119. eta 120. lurzatietan, Darío Ulzurrunek sustatua. Jendaurrean egon ondoren eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hori argitara ematen da:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Hiri-jarduketarako Plan Berezia, katastroko 5. poligonoko 119. eta 120. lurzatiei dagokiena, eta Arau Subsidiarioen arabera hiri lurzoruaren 2. unitateko 2.15 poligonoan daudenak. Plana 2017ko ekainean idatzi eta urte bereko irailaren 28an Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu zuen (Alkatetzaren errekerimenduak kontuan harturik egindako bertsioa), 642 sarrera zenbakiarekin, Silvia Echeverría Echeverría arkitektoak (Darío Ulzurrun ordezkatuz), hura tramitatzeko eta onesteko. Honen xedea da 5. poligonoko 120. lurzatiari eraikigarritasuna esleitzea eta 5. poligonoko 119. lurzatian soberakina gauzatzea, eraiki gabeko eremua (egun, lorategia) bi elementu hauekin partzialki okupatzeko: eraikin baten beheko solairua, garajerako, eta igerileku estalia (etxebizitzari atxikia).

Bigarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta haren argitalpena agintzea, barnean sartutako hirigintza arauekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Orobat, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolaketaren eta hirigintzaren eskuduntza duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, baita behin betiko onetsitako tresnaren ale baten kopia kautotua ere, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbidetuak), jaulkitako txosten teknikoekin batera, eta tramitatutako espediente osoaren kopia, ezagutzera emateko eta eragina izan dezaten. Hori guztia onesten denetik hamar eguneko epean gehienez ere, haren gaineko kontrola egiteko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Hirugarrena.–Ahalmena ematea Alkatetza Udalburutzari, erabakia ahalik eta hobekien betearazteko beharrezkoak diren jarduketa guztiak egiteko.

Erabaki honek bukaera emanen dio administrazio bideari, eta haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik aitzina.

Funesen, 2018ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako Plan Berezia 5. poligonoko 119. eta 120. lurzatietan (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1801464