29. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Aldaketa 2018rako ordenantza fiskalen tarifetan.
Behin betiko onespena

Udalak, 2017ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko ekitaldirako tarifen aldaketak, jarraian agertzen diren ordenantza fiskaletan.

Aldaketa horien hasierako onespena 2017ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an, eta 30 egun balioduneko epea inork erreklamaziorik egin gabe iragan denez, behin betiko onetsirik gelditu dira, eta 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, testua osorik argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Faltzesen, 2018ko urtarrilaren 26an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK EGIN ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

b) Finken hirigintza egoera frogatzen duten ziurtagiriak: 20 euro.

5. Laguntza teknikorako NAMAINSAren zerbitzuak, jarduera sailkatuen gainean:

a) Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4D eranskinean deskribaturiko jarduera sailkatuen proiektuen aldeko txostena edo errekerimendua: kanpoko txosten teknikoen kostua.

b) Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4D eranskinean deskribatzen diren jarduera sailkatuen proiektuak irekitzeko lizentzia emateko aldeko txostena edo errekerimendua: kanpoko txosten teknikoen kostua.

c) Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4A, 4B eta 4C eranskinetan deskribatzen diren jarduera sailkatuen proiektuak irekitzeko lizentzia emateko aldeko txostena edo errekerimendua: kanpoko txosten teknikoen kostua.

d) Txostenak edo kontsultak, alderdi batek eskaturik: kanpoko txosten teknikoen kostua.

e) Teknikariaren ikustaldia, behar den txostena prestatzeko: kanpoko txosten teknikoen kostua.

ORDENANTZA FISKALA, ESTOLDERIAREN ETA HONDAKIN-UREN ARAZKETAREN TASA ARAUTZEN DUENA

7. artikulua. 1. Estolderiaren sarera lotzeko lizentziari edo baimenari dagokion tributu-kuota behin baizik ez da eskatuko eta 95 euroko zenbateko finkoa izanen da.

2. Estolderia eta arazketa zerbitzuagatik eskatzen den tributu-kuota finkan erabilitako ur kopuruaren arabera erabakiko da, metro kubikotan neurturik.

Horretarako, tarifa hau aplikatuko da:

a) Etxebizitzak:

–Kuota finkoa: 6,60 euro lauhilekoan.

Erabilera bakarra etxebizitzarakoa ez duten finka eta lokalak:

–Kuota finkoa: 6,60 euro lauhilekoan.

UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

5. artikulua. Tarifa honen arabera jasoko dira eskubideak:

–Udal igerilekuen tarifak.

BANAKAKOEN ABONAMENDUAK

TARIFA

Eguna

Hilero

Denboraldia

7 urtetik beherako adingabeak

7tik 14 urtera bitarte

3,50 euro

16 euro

23 euro

15etik 64 urtera bitarte

6,50 euro

36 euro

47 euro

65 urtetik gorakoak

3,50 euro

16 euro

23 euro

FAMILIENTZAKO ABONAMENDUA

TARIFA

DENBORALDIA

Senar-emazteak / izatezko bikote erregistratua

83 euro

Mugikortasun murriztua duten elbarriek, Ezgaitasun maila aitortu, onartu eta kalifikatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren II. eranskinean jasotakoaren arabera, edo begirik onenean begi-zorroztasuna 0,1 edo gutxiago dutenek leiar zuzentzaileekin, edo ikusmen eremua 10 gradutara edo gutxiagora murriztua dutenek %25eko beherapena izanen dute abonamenduen tarifetan.

ORDENANTZA, UR HORNIDURAREN TASA PUBLIKOAK
ARAUTZEN DITUENA

5. artikulua. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptu hauengatik izanen dira:

c) Edozein erabileratarako horniduragatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko: 0,60 euro.

ORDENANTZA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASA PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

I.1.–Mahaiak, aulkiak eta beladoreak:

–Urteko hilabete guztietan, abuztuko bestetan izan ezik: 5,50 euro/mahaia/hila.

–Abuztuko bestak: euro bat/mahaia/eguna. Abuztuaren gainerakoa: 5,50 euro/mahaia/abuztuaren gainerakoa.

I.3.–Barrakak eta jolas-parkeak:

–Talka egiteko autoak: Fueros plaza: 80 euro/saltokia/eguna. Beste nonbait: 30 euro/saltokia/eguna.

–Txurro denda: Foruen plaza: 33 euro/saltokia/eguna. Beste nonbait: 20 euro/saltokia/eguna.

–Karruselak: Foruen plaza: 48 euro/saltokia/eguna. Beste nonbait: 20 euro/saltokia/eguna.

–Feriako garabiak: Foruen plaza: 16 euro/saltokia/eguna. Beste nonbait: 12 euro/saltokia/eguna.

–Tiro-postuak: Foruen plaza: 25 euro/saltokia/eguna. Beste nonbait: 15 euro/saltokia/eguna.

–Argazkiak: 20 euro/saltokia/eguna.

–Dendak: 5,50 euro/saltokia/eguna.

ORDENANTZA FISKALA, LEGARRA, HAREA, LURRA, HARRIA
ETA BESTELAKO MATERIALAK ATERATZEARREN, HERRI-LURREN ESKUBIDE ETA KANONAK ARAUTZEN DITUENA

Ateratako legar, harea, lur eta beste materialen metro kubiko bakoitzeko: 1 euro.

ORDENANTZA FISKALA, HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. epigrafea.–Ehorzketak, eta ehorzteko eskubideak.

–Herri-lurrean: 70 euro.

–Nitxoan: 45 euro.

–Panteoian: 50 euro.

V. epigrafea.–Nitxoen eta panteoietarako lurren emakidak.

A) Panteoiak. Panteoietarako lurren emakida, 99 urterako: 175 euro/m².

B) Nitxoak. 99 urterako emakida: 1.200 euro.

C) Kolunbarioak (errautsetarako): 575 euro.

ORDENANTZA, HERRI-LURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUENA

–Herri-lurretako lurzatien onuradunek ordaindu beharreko kanona.

–Lehentasuna duten herritarrentzako aprobetxamenduak.

MOTA

KANONA

(euro/erregua/urtea)

1. mailako lehorreko lurra

2,56 euro

2. mailako lehorreko lurra

1,99 euro

Presio bidezko ureztalurra, IV-3 sektorea

19,03 euro

Presio bidezko ureztalurra, Olando

21,55 euro

Uholde bidezko ureztalurra

20,22 euro

Familia-baratzeak

90,76 euro

–Herritarrentzako adjudikazio zuzeneko aprobetxamenduak.

MOTA

KANONA

(euro/erregua/urtea)

1. mailako lehorreko lurra

5,12 euro

2. mailako lehorreko lurra

3,97 euro

Presio bidezko ureztalurra, IV-3 sektorea

24,08 euro

Presio bidezko ureztalurra, Olando (2)

29,14 euro

Uholde bidezko ureztalurra

40,44 euro

Cortesko U.

10,11 euro

Familia-baratzeak

90,76 euro

Iragarkiaren kodea: L1801211