29. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESLABA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Eslabako Udalak, 2018ko urtarrilaren 12an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, aho batez onetsi ere, 2018ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Eslaban, 2018ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Ignacio Barber Zulet.

Iragarkiaren kodea: L1801097