29. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko urtarrilaren 31n hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide bat izendatzen duena.

Bat etorriz azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 5. artikuluak xedatutakoarekin, Nafarroako Gobernuak izendatuko ditu Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak, Hezkuntzako kontseilariaren proposatuta, 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuak 2015eko irailaren 23ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendari Esther Monterrubio Ariznabarreta andrea izendatu zen Hezkuntza Administrazioaren ordezkarietako bat izan zedin.

2018ko urtarrilaren 25ean, Hezkuntzako kontseilariak proposatu zuen ezen Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuko zuzendari Aitor Lacasta Zubero jaunak ordezka zezan Esther Monterrubio Ariznabarreta andrea.

Azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, Eskola Kontseiluan edo Hezkuntzako Batzorde Nagusian postu hutsen bat gelditzen bada, beste kide bat izendatuko da, postua utzi duenari dagokion agintaldia bukatu bitarte aritzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Aitor Lacasta Zubero jauna izendatzea Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Nafarroako Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide, Hezkuntza Administrazioaren ordezkari gisa, Hezkuntzako kontseilariaren proposamenari jarraikiz, Esther Monterrubio Ariznabarreta andrearen ordez, hari dagokion agintaldia bukatu bitartean, hots, 2019ko irailaren 23ra arte, hala xedatzen baita 6.1 artikuluan.

1. Erabaki hau jakinaraztea Aitor Lacasta Zubero jaunari eta Esther Monterrubio Ariznabarreta andreari, eta Hezkuntza Departamentura eta Nafarroako Eskola Kontseilura edo Nafarroako Hezkuntzako Batzorde Nagusira igortzea.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 31n.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1801372