29. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2018ra luzatutako aurrekontuan goranzko doikuntzagatiko aldaketa egiteko espedientea. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2018ko urtarrilaren 24ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ra luzatutako aurrekontuan goranzko doikuntzagatiko aldaketa egiteko espedientea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Altsasun, 2018ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1801228