29. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko urtarrilaren 24an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide bat izendatzen duena.

Nafarroako Eskola Kontseiluaren edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 13.3. artikuluarekin bat, Nafarroako Eskola Kontseiluko kideek izaera hori galduko dute, besteak beste, haiek uko egiten dutenean.

Bestalde, azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 5. artikuluak dio Nafarroako Gobernuak izendatuko dituela Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak, Hezkuntzako kontseilariaren proposamenari jarraikiz, 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuak 2016ko azaroaren 26an hartutako erabakiaren bidez, Andoni Amadoz Azpiroz jauna izendatu zen maila ez-unibertsitarioetako ikastetxe publikoetako ikasleen ordezkarietako bat izan zedin.

2018ko urtarrilaren 3an, Andoni Amadoz Azpiroz jaunak adierazi zion Nafarroako Eskola Kontseiluari uko egiten ziola Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izaten jarraitzeari.

Behin hura ordezteko beharrezko diren izapideak egindakoan, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko lehendakariak proposatu zuen, 2018ko urtarrilaren 8an, Jairo Císcar Ruiz jauna izendatzea Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide, maila ez-unibertsitarioetako ikastetxe publikoetako ikasleen ordezkari gisa.

Azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Eskola Kontseiluan edo Hezkuntzako Batzorde Nagusian postu hutsen bat gelditzen bada, beste kide bat izendatuko da, postua utzi duenari dagokion agintaldia bukatu bitarte aritzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Jairo Císcar Ruiz jauna izendatzea Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide, maila ez-unibertsitarioetako ikastetxe publikoetako ikasleen ordezkari gisa, Andoni Amadoz Azpiroz jaunaren ordez, hari dagokion agintaldia bukatu bitartean, hots, 2020ko azaroaren 26ra arte, hala xedatzen baita 6.1 artikuluan.

2. Erabaki hau jakinaraztea Jairo Císcar Ruiz jaunari, Andoni Amadoz Azpiroz jaunari, Hezkuntza Departamentuari eta Nafarroako Eskola Kontseiluari edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiari.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2017ko abenduaren 27an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1801246