29. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

24/2018 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, “Buñuelgo industrialdeko hondakin uren hustubidea berritzea” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren irailaren 29ko, 401/2017 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren hamabost egunez bai aipatutako proiektua bai ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Proiektua, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta aurkeztutako alegazioei emandako erantzuna Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren abenduaren 7ko 536/2017 Ebazpenaren bidez onetsi ziren behin betiko.

Nafarroako Gobernuak 2018ko urtarrilaren 10ean hartutako Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei dei egitea, baita Buñuelgo, Ribaforadako eta Fustiñanako alkateei ere, 2018ko otsailaren 23an eta 26an aipatutako udaletxeetan ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezkoa bada, behin betiko okupaziokoak ere egitera.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

3. Estrella Lamadrid Morón andrea eta María Jesus González Muñoz andrea, bietako edozein, Administrazioaren ordezkari izendatzea, okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

4. Ainhoa Barberia Quiroz andrea, Gabriel Olagüe Santesteban jauna eta Anabel Beunza Munárriz andrea, haietako edozein, Administrazioko peritu izendatzea.

5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Buñuelgo, Ribaforadako eta Fustiñanako udaletxeetako iragarki oholean, eta ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedulen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna den edo bizitoki jakinik ez duen kasuetarako.

Iruñean, 2018ko otsailaren 24an.–Toki Administrazioko Zuzendari Nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: F1801549